Gu ezagutzeko modurik onena, gure lanagatik dugun ilusioa isladatzen duten argazki bilduma honen bitartez ikusi ditzakezuen irudiak erakustea dela uste dugu.
Gure "Familia Txikia" dela esan daiteke
Casinak
Abeltzainek beti esan izan dute “casina arrazako behia etzanda handia izan behar du eta zutik berriz, txikia” eta “casina arrazako behiari haize gutxi pasa behar zaio tripapetik”.
Potxiko
Potxiko da gure astorik kutunena, maitagarria benetan.
Sustraiak
Gure baserria duela 200 urtekoa da.
Navarro
Txakurkume bat zenetik dago gurekin eta dagoeneko 10 urte ditu. Baina ez dago bakarrik ¡hamar lagun gehiago ditu! Guztiak aurkezteko ... gehiegi.
Bedixa
Hauxe da gure auzoa, Belatxikieta mendiaren magalean.
Ahuntzak eta Arkumeak
Ez dugu abelgorria bakarrik hazten, ahuntzak eta arkumeak ere hazten ditugu.
Ilunabarra baserritik
Udaberriko ilunabar eder bat, egunak luzatu eta haizea epeltzen duen egunetako batean.